Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Josetxo Mendizabal Zestoako Uri Buru Batzarreko lehendakari izendatu zuten joan den astean. Joxe Zubizarretak lehendakari kargua utzi du eta Mendizabalek hartuko du lekukoa. Lehendakariorde Itziar Elorza izango da eta kontu-hartzailea Jesus Arroitaonaindia.
Bi urteko ibilbidea egingo du orain Mendizabalen taldeak eta bi helburu nagusi dituztela azaldu du: batetik, kalean presentzia handiagoa izatea eta bestetik, belaunaldi aldaketa bat bultzatzea. Bi urte hauetan “lan gogorra” egin beharko dutela esan du alkate ohiak: “Lantalde txikia dugu baina lanerako gogoz gaude” azpimarratu du.