Albisteak
Herriko kaleak morez janzteko deia luzatu du Bargaztak talde feministak
— 2021-03-04Martxoaren 8ari begira, herriko kaleak morez janzteko deia luzatu berri du Bargaztak talde feministak. Horretarako, artile morearekin telarrak egiteko deia luzatu diete herritarrei. Telar horiek, martxoaren 5etik 7ra jasoko dituzte plazan jarriko duten zozketan. Horrez gain, etxeko leiho eta balkoiak morez janztera animatu dituzte zestoarrak.
Kontzentrazioa plazan
Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean kontzentrazioa egingo dute plazan, arratsaldeko 19:00etan, Elkarrekin, denontzat, elkarrengatik lelopean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide