[GUTUNA] Zestoako Atletismo Taldeak martxoaren 19aren harira idatzitako gutuna
Danbolin— 2021-03-16
“Aurten ere martxoaren 19a gerturatu zaigu eta atletismo taldetik gogoratu nahi dugu guretzako martxoaren 19a egun berezia izaten dela.
Egun honetan, goizean goizetik hasita, Zestoako kaleetan mugimendua izaten da. Batzuek kaleetan hesiak ipintzen, beste batzuek izen emateko eta informazioko mahaiak prestatzen, edo hamaiketakoen suak pizten… Gero lasterkariak gerturatzen hasten dira. Lehenengo txikienak beren gurasoekin. Ondoren helduagoak. Dortsalak jaso, kafetxoa hartu, beroketa egin eta prest!…
Covid-19a dela eta bai 2020koa eta bai aurtengoa bertan behera geratu dira. Hala ere urte guzti hauetan zuen laguntza eman diguzuen komertzio/enpresa/instituzioei eskerrak eman nahi dizkizuegu.
Zestoako atletismo taldetik herritar guztiei gure animoa bidali nahi diegu eta espero dugu datorren urtean bai, berriz ere Zestoako kaleetan zuekin elkartzea.”
Zestoako Atletismo Taldea