Albisteak

Zestoako Udaleko administrari laguntzaile postua betetzeko azterketa egiten ari dira 200 lagun inguru

Zestoako udaleko gizarte zerbitzuetako administrari laguntzaile lanpostua betetzeko oposizio-librearen lehen azterketa egiten ari dira 200 lagun inguru. Goizeko 10:00etan hasi da froga eta ordu eta erdiko denbora dute aukera anitzeko azterketa betetzeko.

Udalak  hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan eta gaurko azterketa izan da lehena.  Hurrengoa etxez etxeko hiru lanpostu betetzeko azterketa izango da, datorren asteazkenean, martxoak 24, Alonderoko kultur aretoan. Gainerako zortzi postuak datozen legealdi honen barruan ateratzea aurreikusten du Udalak.

Hauek dira gainontzeko lanpostuak:
– Administraria (dedikazio osoan)
– Udaltzaina (dedikazio osoan)
– Ingurumen teknikaria (%65ko dedikazioan)
– Eginkizun anitzeko ofiziala (dedikazio osoan)
– Eginkizun anitzeko langilea (3 lanpostu dedikazio osoan)
– Garbitzailea (dedikazio osoan)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide