Albisteak
Aurtengo udalekuak prestatzen hasi da Udala
— 2021-03-17Haur eta nerabeei zuzendutako udalekuak egingo direla baieztatu du Zestoako Udaleko Gaztedi Sailak. Udaleku irekiek eta kirol udalekuek hiru asteko iraupena izango dute eta nerabeei zuzendutako uda-gazte programak bi aste iraungo du. Udaleku irekiak eta kirol udalekuak ekainaren 28tik uztailaren 16ra izango dira; eta uda-gazte programa, berriz, ekainaren 28tik uztailaren 9ra.
Talde txikiak osatuko dituzte eta hori dela eta, begirale kopurua igo egingo da. Uztaila iristen denean, indarrean dauden neurrietara moldatu beharko dutela adierazi du Gaztedi Sailak.
Izen-ematea
Udalekuetan parte hartzeko zein begirale izateko izen-ematea apirilean izango da. Udaleku irekietako eta kirol udalekuetan parte hartzeko 65€ ordaindu beharko dira (50€ familia ugariek); eta uda gazte programan parte hartzeko, 55€ (45€ familia ugariek). Aldiz, udalekuak doan izango dira Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE/RGI), Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntza (DSBL/AGI) edo Gizarte Larrialdietako Laguntzaren (GLL/AES) onuradunentzat edo kide guztiak langabezian dituzten familientzat.
Egin zaitez bazkide