Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ezpalak laukoteak kontzertua eskainiko du apirilaren 17an Gaztetxean. Zestoako Gaztetxeko 32. urtemugaren baitan antolatu dute kontzertua. Pasa den ostiralean iragarri zuen gazte asanbladak urtemugako egitaraua eta kontzertuko sarrerak saltzen jarri eta berehala agortu ziren. Arrakasta hori ikusita, bigarren kontzertua antolatzea erabaki dute. Apirilaren 18an izango da, igandea, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sarrerak salgai daude Portale tabernan.
Argazkia: Josu Torrealday