Albisteak

Gaztetxearen 32. urtemugako egitaraua iragarri dute

Zestoako Gaztetxeak 32. urtemuga ospatuko du apirila guztian zehar. Hilaren 2tik 25era bitartean denetariko ekintzak antolatu dituzte gazte asanbladako kideek. Apirilaren 2an monologoak izango dira eta 3an, Santa Engrazira mendi irteera.

Hurrengo astean, martxoaren 8an, Okupazioaren aurkako ofentsiba gelditu izeneko hitzaldia eskainiko du Errakik Apirilaren 17an, berriz, Ezpalak taldean disko berria estreinatzeko kontzertua eskainiko du. Apirilaren 24an, bertso bazkaria antolatu dute eta urtemugari amaiera biribila emateko, C.S.O.A. La Alarma dokumentala emango dute, apirilaren 25ean.

Sarrerak agortuta

Monologoak eta Ezpalak ikusteko sarrerak salgai jarri zituzten atzo Portale tabernan baina sarrera guztiak agortu ziren arratsalderako. Gazte asanbladako kideek gogorarazi dute, une oro segurtasun distantziak mantenduko direla.

Hona hemen kartela:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide