Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Prest dute dena aurtengo Txokoko Pilota Txapelketa hasteko. Gaur, maiatzak 18, jokatuko dituzte lehen partidak. Joritz eta Mutiok, Jokin eta Jonen aurka jokatuko duten partidak irekiko du txapelketa 18:00etan. Ondoren, Pablo eta Enaitzek, Xabat eta Valorren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Edizio honetan hamazazpi bikotek hartuko dute parte, lau multzotan banatuta. Lehen fasean, multzo bereko bikoteek elkarren aurka jokatuko dute; partida horiek gaurtik ekainaren 12ra bitartean izango dira. Ondoren, final-laurdenak ekainaren 15etik 26ra bitartean jokatuko dituzte; finalerdiak ekainaren 29an edo 30ean; eta final handia uztailaren 3an izango da.
A multzoan ariko dira Pozo eta Txankar, Oier eta Oier, Xabat eta JV, Enaitz eta Pablo, eta Kepa eta Andoni. B multzoan, berriz, Irure eta Liam, Jokin eta Jon, Mutio eta Joritz, eta Xabi eta Aimar izango dira. C multzoa Muno eta Aner, Arrita eta Kix, Xun eta Mikel, eta Liher eta Jantxik osatuko dute. Azkenik, D multzoan Xora eta Andu, Josu eta Josu, Ander eta Xela, eta Zabalatarrak ariko dira.
| Eguna | Ordua | Partidak |
|---|---|---|
| Maiatzak 18 | 18:00 | Joritz – Mutio Jokin – Jon Pablo – Enaitz Xabat – JV |
| Maiatzak 19 | 20:00 | Pozo – Txankar Xabat – JV |
| Maiatzak 21 | 19:30 | Muno – Aner Xun – Mikel |
| Maiatzak 22 | 17:30 | Xabi – Aimar Irure – Liam |
| Maiatzak 25 | 19:00 | Pozo – Txankar Pablo – Enaitz Muno – Aner Arrita – Kix Xora – Andu Zabalatarrak |
| Maiatzak 27 | 18:00 | Oier – Oier Xabat – JV Jokin – Jon Irure – Liam |
| Maiatzak 28 | 19:00 | Pozo – Txankar Kepa – Andoni Ander – Xela Zabalatarrak |
| Ekainak 1 | 18:00 | Joritz – Mutio Xabi – Aimar Pablo – Enaitz Kepa – Andoni Xora – Andu Josu – Josu |
| Ekainak 2 | 19:00 | Arrita – Kix Xun – Mikel |
| Ekainak 3 | 18:00 | Jokin – Jon Xabi – Aimar |
| Ekainak 4 | 19:00 | Oier – Oier Kepa – Andoni Liher – Jantxi Muno – Aner Kepa – Andoni Xabat – JV |
| Ekainak 5 | 19:30 | Ander – Xela Josu – Josu |
| Ekainak 8 | 18:00 | Liher – Jantxi Xun – Mikel Enaitz – Pablo Oier – Oier |
| Ekainak 10 | 19:00 | Liher – Jantxi Arrita – Kix |
| Ekainak 11 | 18:00 | Zabalatarrak Josu – Josu Pozo – Txankar Oier – Oier |
| Ekainak 12 | 19:00 | Joritz – Mutio Irure – Liam Ander – Xela Xora – Andu |
| Fasea | Datak | Oharrak |
|---|---|---|
| Final-laurdenak | Ekainak 15 – 26 | Lehen faseko sailkatuekin |
| Finalerdiak | Ekainak 29 edo 30 | Finalerako sailkapena |
| Finala | Uztailak 3 | Txapelaren lehia |