Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Gaur, maiatzak 19, elkarretaratzea deitu du Itaiak 19:00etan plazan, Arguedasen emakume baten hilketa salatzeko eta indarkeria matxistaren aurrean gaitzespena adierazteko.
Arguedasen (Nafarroa) 44 urteko emakume bat erail du bere senarrak. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, 43 urteko hiltzaileak bere burua entregatu zuen atzo Valtierrako kuartelean esanez emaztea hil zuela eta gorpua euren etxean zegoela. Badirudi asteburuan izan zela hilketa. Biktimaren senide batek aurkitu zuen gorpua aipatutako etxean, eta abisua eman zuen. Ordurako, ordea, kuartelean zegoen hiltzailea.