Albisteak

[ARGAZKIAK] San Isidrotako larunbata giro ederrean ospatu dute Arroabean

Egun osoko festa izan zen larunbatekoa arroabearrentzat. San Isidrotako egitarauaren barruan, haurrentzako eguna ospatu zuten, eta goizetik gauera arte giro ederra izan zen auzoan.

Goizean, Txepetxa taldekoek goiz pasa berezia antolatu zuten frontoian, eta haurrek jolasean eta ekintza ezberdinetan gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean bingoarekin hasi zuten egitaraua, eta inguruko enpresek eskainitako sariak zozketatu zituzten giro alaian. Ondoren, haur zein helduentzako “Kutxa magikoa” ikuskizunak harrera beroa izan zuen.

Iluntzean, berriz, auzotar ugari elkartu ziren Ederki elkarteak antolatutako herri afarian, eta DJ Patxen dantzaldiarekin amaitu zuten festa eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide