Albisteak

[ARGAZKIAK] Giro ederrean agurtu dituzte Asentzioak Endoian

Endoiako Asentzioak ospatu dituzte asteburuan, eta auzotarrek elkarrekin egoteko eta festaz gozatzeko aukera baliatu dute.

Larunbat arratsaldean, haurrentzako puzgarriak, txokolatada eta kart-ak izan zituzten. Ondoren, auzotarrak afaltzera elkartu ziren, eta dantzaldiarekin borobildu zuten eguna.

Igandean, berriz, goizean Itziarko Andutz dantza taldeko dantzariek kolorez jantzi zuten biltoki aurreko plaza. Arratsaldean, auzo bazkariaren ondoren, herri kirolek hartu zuten lekukoa. Aizkoran, Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza aritu ziren nor baino nor; eta harri jasotzen, Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumeta. Hizlariak ere giroa bizitu zuen erronkak aurrera egin bitartean.

Eguraldiak atsedena eman zuen ekitaldiez gozatzeko, eta giro ederrean agurtu dituzte aurtengo Asentzioak, datorren urtera arte.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide