Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agortu dira Eniarraitzek eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatuko bertso saiorak sarrerak. Bihar, igandea, izango da hitzordua, arratsaldeko 17:00etan hasita, kiroldegian.
Bertso Urtie egitasmoaren baitan antolatu dute saioa. 2020-2021 ikasturtean iraungo du egitasmoak eta honen helburua, bailarako bertso mugimenduari astindu bat ematea da. Pandemiak gogor kolpatu du bertsolaritza eta ekimen honekin kultura segurua dela aldarrikatu eta bertso saio ezberdinak antolatzea erabaki du Erniarraitz elkarteak. Saio horietako bat izango da igandekoa. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira bertsotan eta Uxue Areizaga izango da gai jartzailea.