Albisteak
Sastarraingo harrobia eskaladarako egokituta
— 2021-04-0990eko hamarkadan, Sastarraingo harrobia eskaladarako leku egokia zela pentsatu zuen norbaitek eta horretarako presa eta beharrezkoak jarri zituen hormetan. Ordutik, asko izan dira horma hauetan eskalatzen ibili direnak, herritarrak nahiz inguruetatik etorriak.
Azken urteotan, familia giroan eta haurrekin eskaladarako aurreneko hastapenetan zeudenak izan dira horma hauetan gehien zintzilikatu direnak. Baina urteak ez dira alferrik pasatzen eta txukuntzeko premia zuen guneak. Herritar bat hasi zen aurrena eta laukotean bukatu dituzte lanak. Azpeitiko Sokaitz eskalada taldeak eman die zaharkituta zegoen materiala ordezkatzeko behar zuten berria. Belar eta zuhaixkak hormetatik kentzen ere jardun dute eta bide berriak ere ireki dituzte hormetan behetik gora.
Hartutako lana guztien gozamenerako izan dadin, irudi hauek landu dituzte:
Pdf formatuan deskargatu nahi duenarentzat:
Egin zaitez bazkide