Albisteak
Arroa Beheko Txirrindulari Saria izango da apirilaren 17an
— 2021-04-08Garai batean Arroabean Karmenetan egiten zen Txirrindulari froga berreskuratzeko gogoz zeuden azken urtetan arroako txirrindulari zale batzuk. Aurten Zestoako Txirrindulari elkarteak Santakutzetako lasterketa antolatzeko asmorik ez zuela ikusita, animatu eta antolatu dute Arroa Beheko Saria.
Apirilaren 17an izango da, arratsaldeko 16:00etan eta Sansinenea industriagunean hasi eta bukatuko da froga, gune zabala delako eta segurtasun neurriak ondo betetzeko aukera ematen duelako. Bi “Zakila bira” txiki izango dira eta bukaeran Arroagora igo eta berriro Sansinenea poligonora jaitsi beharko dute txirrindulariek.
Indarrak batuz
Zestoako txirrindulari elkartea eta Arroako txirrindulari zaletuek elkar laguntzeko konpromisoa hartu dute. Zestoarrek lagunduko diete arroarrei Arroa Beheko Sarian eta datorren urtean bi lasterketak egiteko asmotan dira; Santakutzetakoa eta Karmenetakoa. Oraindik ezer erabaki gabe baldin badago ere, bakoitza maila edo genero ezberdin bateko taldeekin egitea aurreikusten da, bat kadeteena izango da ziurrenik eta bestea ikusteko dago jubenilena edo neskena izango den. Datorren urteko data konkretuak federazioak zehaztuko ditu.
Egin zaitez bazkide