Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Astelehenean, urriak 3, abiatu ziren Agiro Mendi Klubeko kideak Nepalera. Aizarnako eta Zestoako mendizaleak, Zumaiako, Hernialdeko eta Iruñeko mendizaleekin batera abiatu dira. Beraien asmoa Pumoriko kanpamenduan trecking egitea da.
Horretaz gain, Zestoako Agiro Mendi Klubak 1000 euroko laguntza emango die aurreko urtean lurrikara baten ondorioz kaltetuak izan ziren nepaldarrei. Gainera, Espedizioak 2001. urtean Pumorin hil ziren bost mendizaleak oroituko ditu. Argazkian Arantxa Gurrutxaga (duela 15 urteko espedizioan hil zen Beñat Arrueren ama) eta Ramon Martija Agiro Mendi Klubeko kidea ageri dira.
IRUZKINDU