Albisteak

Euskara foroak bigarren saioa egingo du bihar arratsaldean

Euskara foroaren lehen bilera

Arratsaldeko 18:00ean izango da Euskara foroaren bigarren hitzordua. Talde honen helburua, hizkuntza normalizazioan eta erabileran eragitea da. 

Euskara foroak bigarren saioa egingo du bihar, arratsaldeko 18:00ean Udaletxean. Bertan, talde eta norbanakoek euskararen arloari lotutako estrategia bat lantzen hasteko ideiak plazaratuko dituzte biharko saioan eta plan horren arabera adostuko dute foroak hartuko duen martxa.

Herriguneko euskararen egoerak kezkatuta sortu zuen Euskara Foroa martxoa amaieran Udalak. Esparru ezberdinetako herritarrak bildu ziren lehen bilera horretan. Talde honen helburua, hizkuntza normalizazioan eta erabileran eragitea da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide