Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Positibo kopuruak gora egiten jarraitzen du herrian eta intzidentzia tasa 642,01ra iritsi da.Eusko Jaurlaritzak gaur eguerdian kaleratu ditu Covid-19aren inguruko azken berriak. Txosten horren arabera, Zestoan zortzi kasu positibo atzeman dituzte asteartetik ostegunera bitartean: bi asteartean, eta hiruna asteazkenenean eta ostegunean. Hori horrela, 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 642,01 igo da.
Eskualdean 51 kasu atzeman zituen Osasun Sailak atzo egindako PCR eta antigeno frogetan: hamar Azkoitian, lau Azpeitian, bederatzi Zumaian, bana Getarian eta Aizarnazabalen, hamasei Zarautzen eta zazpi Aizarnazabalen.