Albisteak

Danel Lauzirika idazleak egingo du ‘Guretik sortuak’ proiektuko egonaldia Zestoan

Udalbiltzaren ekitaldia.

26 proiektu hautatu dituzte guztira. Danel Lauzirikak egingo du egonaldia Zestoan eta Amancay Gaztañagak, Tafallan.

Guretik sortuak proiektuan parte hartuko duten artistak aurkeztu ditu Udalbitzak. Euskaraz sortzen eta hedatzen den artea “gero eta urriagoa” dela uste du Udalbitzak eta hutsune horri aurre egiteko jarri dute martxan Guretik sortuak proiektua.

Guztira, 73 proposamen artistiko aurkeztu ziren bekara eta horietatik 26 hautatu dituzte: 16 ipuin, 5 antzezlan eta 5 film labur. Sortzaileek beren sormen lana egin ahal izateko hiru asteko egonaldia egingo dute, bere bizilekua ez den herri batean. Danel Lauzirika idazleak egingo du Zestoako egonaldia. Amancay Gaztañagaren zinema proposamena ere hautatuetako bat izan da eta Tafallan egingo du egonaldia Gaztañagak, Erika Olaizolarekin batera.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide