Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Izan bidea dinamikaren baitan antolatutako 650 tontor egitasmoa egin zuten Euskal Herri osoan iragan larunbatean. Zestoan, 150 lagun inguruk hartu zuten parte. Santa Engrazia, Ertxiña, Sasiarte eta Andutzeko tontorretan izan ziren.
Zestoako Sarek egitasmoaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Jende asko mugitu zen, ez Zestoa mailan bakarrik, baita nazio mailan ere” azaldu dute. Datozen hilabeteetan azken ostiraletako elkarretaratzeak antolatzen jarraituko dutela adierazi dute eta uda aldera deportatuen inguruan zerbait egiteko asmoa dutela iragarri dute.
Argazkiak: Zestoako Sare