Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera, kasu positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak ostiraletik astelehenera bitartean Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 487,93 kasukoa da herrian.
Eskualdean 78 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Kasu gehienak Zarautzen zenbatu dituzte, 31, hain zuzen. Azkoitian hamahiru positibo zenbatu dituzte, hamaika Orion, hamar Zumaian, zortzi Azpeitian, hiru Aian eta bat Aizarnazabalen. Zestoan eta Azpeitian izan ezik, gainontzeko herrietako intzidentzia tasak 500dik gorakoa izaten jarraitzen du.