Zabaldu dute Ertxiña musika eskolan matrikulatzeko epea
Danbolin— 2021-05-11

Ertxiña musika eskolako ikasleak
Gaurtik hasi eta maiatzaren 31ra arte izango da izena emateko aukera. Izen-ematea e-postaz edo Kultur Etxean egin beharko da.
Ertxiña musika eskolak 2021-2022 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko berri du. Epea maiatzaren 31ra arte luzatuko dute. Eskaerak, e-posta bidez edo Kultur Etxeko beheko gelan egin beharko dira. Kultur Etxean astearteetan egin beharko da, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean.
Bost urtetik aurrerakoek musika tailerrean izena eman ahal izango dute eta 7 urtetik aurrerakoek aldiz, musika hizkuntza saioak eta instrumentu ezberdinak ikasteko aukera izango dute. Helduentzako eskaintza ere izango da.
Eskuratu izen emateko inprimakia
hemen.