Jose Ignacio Zubizarretak hirugarren postua eskuratu du Basurde Arrasto Txakurren Gipuzkoako Txapelketan
Danbolin— 2021-05-24
Joan den larunbatean jokatu zen Basurde Arrasto Txakurrek Gipuzkoako Txapelketa Beunda-Ultzaman (Zegama). Gipuzkoako Ehiza Federazioak antolatzen du txapelketa eta guztira, 17 parte-hartzaile izan ziren. Jose Ignacio Zubizarreta arroarrak parte hartu zuen “Chanquete” txakurrarekin eta hirugarren postua eskuratu zuen, 196 puntu lortuta. Jon Mutuberria urnietarrak eskuratu zuen lehen postua eta Arkaitz Etxarri izan zen bigarren.
Larunbateko txapelketan lehen zortzi postuetan sailkatu zirenek Euskadiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu zuten. Ekainaren 5ean jokatuko dute txapelketa hori, Santa Cruz del Fierron (Araba).