Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren ekainaren 28an hasiko dira aurtengo udalekuak. Zestoan, guztira, 199 haur eta gaztetxok hartuko dute parte. Hiru eta zortzi urte bitarteko 101 haurrek eman dute izena udaleku irekietan, horietatik hamaikak Arroabean. Kirol udalekuetan, berriz, bigarren eta hirugarren zikloko 72 haurrek hartu dute parte eta uda gazte programan, DBHko 26 gaztetxok.
Gaztedi sailak jakinarazi du aurten ez dela udalekuen inguruko bilerarik egingo. Horren ordez, udalekuei buruzko informazio guztia gurasoei bidaliko zaie WhatsApp bidez.