Albisteak
[TTAK!] Gurdia
— 2021-07-03Amancay Gaztañagak Argian idatzitako iritzi artikulua:
“– Hiru aste daramatzat egun bat bera ere deskantsatu gabe –Esan dit anaiak–.
Larunbat arratsaldea da, bere estudioan grabaketa batzuk egiten gabiltza. Neuk ere hilabete honetan egun bakar bat libratu izanaren karga sumatzen dut gorputzean. Maite dugu gure lana, apasionatzen gaitu.
Lokalera bidean emakume batek esan dit:
–Zeinen ondo bizi zareten e! Lasai, buruhausterik gabe!
Entsegu batera gindoazen gu, barrez, lan egun baten ostean, ordainduko ez zizkiguten beste hiru orduz geure buruak trebatzera.
Maite dugu gure lana, apasionatzen gaitu.
– Zenbat gauza egiten dituzun, saltsa guztietan zaude!
Bai eta ez. Ez dira saltsak, nire ogibidea da. Gauza ezberdinak egiten ditut edo egin behar izaten ditut hipoteka ordaindu ahal izateko.
Maite dugu gure lana, apasionatzen gaitu.
– Zuek beti oporretan!
Esan dit beste batek sare sozialetan, lau egun Erikarekin Tafallan gure film laburra idazten pasa dugula ikusi duenean.
Maite dugu gure lana, apasionatzen gaitu.
Estresatuta nagoenaren kontzientzia, amets batekin iritsi zait.”
Egin zaitez bazkide