Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur eguerdian jokatu dute Nafarroako Emakumezkoen Master Cup txapelketako finala Iruñeako Nafarroa Arena Pilotalekuan. Naroa Agirrek eta Amaia Aldaik ezin izan dute Laia Salsamendi eta Olatz Ruiz de Larramendi bikotea gainditu. 22 eta 18 galdu dute Agirren eta Aldaik. Urduri hasi dute partida Agirrek eta Aldaik baina partidako lehen minutuak pasa ostean, erakustaldi ederra eman dute, 350 zaleren aurrean.
Saio bikoitza du gaurkoan Agirrek. Goizeko finala jokatuta, Euskal Selekzioarekin jokatuko du partida arratsaldean. Oiartzunen iznago da hitzordua, Valentziako selekzioaren aurka.