ABANTZUKO PILOTARIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO FINALEAN

Abantzu Zestoako Pilota Klubeko pilotariak gaur, abenduak 26an, Gipuzkoako Txapelketako bi final jokatzen izan dira, zehazki 2.urteko alebinen eta 3. mailako kadeteen kategorietan. Zoritxarrez bi finaletan ezin izan dute garaipena lortu.

Alebinetan, Oinatz Izagirrek 2-0 galdu du Intxurreko Garaikoetxearen aurka eta kadeteetan, Julen Unanuek eta Unai Lizarraldek, emozioz betetako partida batean, 22-21 galdu dute Lagunak Elgoibarko pilota taldeko pilotarien aurka; frontoian zegoen jende guztiak zutik jarrita agurtu ditu lau pilotariak.

Urte Berriarekin txapelketa gehiago izango dira eta jaialdien berri ematen jarraituko dugu.

URTE BERRI ON!!!!

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide