Albisteak

Abian da 2017ko Global Training beken programa

Bosgarren urtez jarraian, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak 60 beka Global Training eskainiko dituzte, garapen agentzia horien artean da Iraurgi Berritzen.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.
Programan izena emateko epea ekainaren 14an ireki zen eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.
Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/
Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:
  • CVa ingelesez eta gaztelaniaz
  • Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz)
  • Argazkia karnet tamainan
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez denean, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango da kreditu guztiak egin izana justifikatuz.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da)
  • NAN fotokopia
Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da. Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Sandra Fernández)
943 85 11 00 telefonoan edo sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide