Abian da 2017ko Global Training beken programa
Danbolin— 2017-06-30Bosgarren urtez jarraian, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak 60 beka Global Training eskainiko dituzte, garapen agentzia horien artean da Iraurgi Berritzen.
Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.
Programan izena emateko epea ekainaren 14an ireki zen eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.
Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:
- CVa ingelesez eta gaztelaniaz
- Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz)
- Argazkia karnet tamainan
- Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez denean, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango da kreditu guztiak egin izana justifikatuz.
- Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
- Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da)
- NAN fotokopia
Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da. Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Sandra Fernández)
943 85 11 00 telefonoan edo sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzita.
IRUZKINDU