Abian da Errigoraren udaberriko “Eskutik eskura” kanpaina
Danbolin— 2026-03-11Nafarroa erdi eta hegoaldeko kalitatezko produktuak eskura daitezke: oliba olio birjina estra, arroza, pasta, lekaleak, ardoa eta kontserbak. Aukera paregabea da gure despentsak urte osorako betetzeko, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Eskaerak egiteko epea zabalik dago martxoaren 18ra arte, eta webgunean edo telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian).
Eskaera egiten dutenek, Zestoan bertan jaso ahal izango dituzte produktuak maiatzaren 7an. Banaketa Zestoako Udalak Zubimusu auzunean duen lokalean egingo da maiatzaren 7an bertan, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
