[POSTONTZIA] Irakurle Gazteen Klubeko kideok larunbateko aurkezpenera gonbidatzen zaituztegu!
— 2026-03-11Kaixo! Irakurle Gazteen Klubeko kideak gara, eta larunbat honetan egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.
Azken hilabeteetan proiektu berezi batean aritu gara lanean: Wafa abestiaren bertsioa sortu dugu herriko musikari askoren laguntzarekin, eta bideoklip bat ere grabatu dugu.
Larunbatean, martxoaren 14an, 19:30ean elkartuko gara Gurutzeaga frontoian, egindako lana zuekin partekatzeko. Etorriko zarete? Prestatu dugun saioan sorpresak ere izango dira!
