Abian da Gipuzkoako Herriarteko txapelketa

Urte bat pasa ondoren, Herriarteko txapelketa dela eta, bueltan gara pilotaren inguruan dauden albisteen eta txapelketen berri emateko. Atzo paletako taldeak debarren aurka jokatu zuen Herriarteko txapelketako lehen saioa:

Emaitzak:  Zestoa 1 – Deba 2
Binakakoan:
Zestoa : Miguel Angel Diaz eta Manex Odriozola 15
Deba :  C. Sagarna eta A. Barinagarrementeria     20
Banaka frontoi osoan:
Zestoa: Josu Rodriguez  20
Deba : X. Berasaluce  13
(16-12an zirenean Josuk mina hartu zuen eta Josu Etxabek bukatu zuen partida)
Banaka 7aren barruan:
Zestoa: Juanjo Odriozola 15
Deba : A. Aizpurua 20
Hurrengo asteburuan jokatuko dute itzuliko partida Deban. Oraindik ez dute eguna zehaztu.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide