Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hektor eta BeƱatek 22-15 irabazi dute Iraetako Pilota Txapelketako estreinako partidua, Urtzi eta Ioritzen aurka.
Hurrengo partiduak datorren igandean jokatuko dira, eta ondo bidean, urtarrilaren 8an izango dira final erdiak. Finala Santa Ines egunean jokatuko da, urtarrilak 21, larunbatean.
Sei bikote arituko dira lehian txapelketan, bi taldetan banatuta. Talde bakoitzeko aurreneko bi bikoteak sailkatuko dira final erdietarako, eta final aurrekoak gurutzatuta jokatuko dira; A taldeko irabazleak B taldeko bigarrenaren aurka jokatuko du, eta alderantziz.
Argazkia: 2015eko txapelketa.