Abian da irakurle-taldea

Atzo, abenduak 14, egin zuen lehen saioa Portale Kultur Elkartearen ekimenez Zestoan sortu berri den irakurle-taldeak.

Ekainera bitartean hilero elkartuko da taldea Amaia Apalauzaren gidaritzapean, liburu baten “mezuak aletzeko”. Atzokoan, Ana Malagonen Gelditu zaitezte gurekin izan zuten esku artean. Hurrengo hitzordua urtarrilaren 18an dute, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia oinarri hartuta.

Amaiak blog bat ere prestatu du irakurleen ekarpenak jasotzeko. Irakurle-taldekoek ez ezik gainerako herritarrek ere izango dute taldearen jarraipena egiteko aukera.

Beraz, irakurle-taldean sartzerik izan ez duzuenok ere baduzue “taldekide” izateko aukera. Honako helbidean sartzea besterik ez duzue egin behar:

https://zestoakoirakurletaldea.wordpress.com/




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide