Albisteak

‘Abian’ prozesuko bigarren faseko batzarrak hasiko ditu Zestoako Ezker Abertzaleak

‘Abian’ prozesuko ‘eztabaida faseari’ ekingo dio Zestoako Ezker Abertzaleak. Eztabaida prozesuak hiru batzar izango ditu Zestoan. Lehena ostegun honetan izango da, otsailak 25, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean. Beste bi batzarrak martxoaren 12an eta apirilaren 14an izango dira. Batzar horietan ahalik eta jende gehiena biltzeko helburua dute Ezker Abertzaleko kideek, eta horregatik herritarrei dei egiten diete batzar horietan parte hartu dezaten.

‘Entzute’ fasea amaituta

Otsailaren hasieran Urola Kostako Ezker Abertzaleak Zumaian egindako agerraldian adierazi zuenez “ia hiru hilabetez luzatu den ‘Abian’ prozesuaren entzute fasea jada itxitzat ematen dugu. Guztira eskualdean, 800 pertsonetatik gora iritsi gara, Euskal Preso Politikoak barne eta guztira idatzizko 100 ekarpen pertsonal zein kolektibo jaso dira.”

Horrela, bigarren fase honetan, militantziaren ekarpena jaso ondoren, eztabaida prozesuari ekingo diote: “Etorkizuneko Ezker Abertzalea parte hartzean eta militantziaren ahalduntzean oinarritu behar dela jakitun, irizpìde horietan oinarritu nahi dugu ‘Abian’ eztabaida prozesua bera ere.”




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide