Albisteak

Abisu laranja ezartzen denean atez ateko bilketaren ordutegi-aldaketa egingo da

Datozen egunetan, Zestoako hondakin atez ateko bilketaren ordutegian aldaketak gerta daitezke. Eskualdean abisua laranja ezartzen bada, bilketa ohiko ordutegitik atzeratu egingo da, eta 21:00etatik 23:00etara egingo da.

Euskalmet (Euskal Meteorologia Agentzia) arduratzen da abisu meteorologikoak, tartean abisu laranjak, ezagutarazteaz. Herritarrek egoera eguneratua kontsultatu dezakete Euskalmeten webgunean, 112 SOS Deiak-en kanalen bidez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide