Albisteak

Abuztuan aldaketak izango dira kiroldegiko ordutegian

Zestoako Udalak jakinarazi duenez, Zestoako Kiroldegiak ordutegi berezia izango du abuztuan, uda garaira egokituta.

Asteburu guztietan kiroldegia itxita egongo da, hau da, larunbatetan zein igandeetan.
Horrez gain, abuztuaren erdialdean, alegia, abuztuaren 11tik 24ra bitartean, kiroldegia erabat itxita izango da. Gainerako astegunetan, kiroldegia irekita egongo da ordutegi bereziarekin, goizeko 9:00etatik 14:30era.

Abuztuaren 1ean, salbuespen gisa, zerbitzua 9:00etatik 13:00etara eskainiko da.
Irailetik aurrera, kiroldegia ohiko ordutegira itzuliko da berriro.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide