Albisteak

Adiel Zabala eta Joxean Ulacia saridun Azpeitiko Udaberriko Rallyan

Apirilaren 9an izan zen Azpeitiko Udaberriko Rallyko irabazleen saribanaketa. Argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten eta atera beharreko argazkien gaiak ondorengoak ziren: Begirada(k), enfoke-desenfokea, makroa (lorerik ez), motoa(k) eta udaberria.

Adiel Zabalak lortu zuen sailkapenean bilduma onenaren saria. 150 euro eta Azpeitiko eskudela jaso zituen. Juan Ramon Llavorik bigarrena eta Arantza Rodriguezek hirugarrena. Lehen azpeitiar aurrez saritugabea Igor Froilan izan zen eta argazki onenaren saria Joxean Ulaciak lortu zuen. Berak 50 euro eta garaikurra eskuratu zituen.

Ondorengo hau izan zen Adiel Zabalak aurkeztu zuen bilduma

Eta beste hau argazki onenaren saria lortu zuen Joxean Ulaciaren argazkia.

Juan Mari Ibarzabalek atera zituen saribanaketako argazkiak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide