Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Otsailaren 22an ospatu zen aurtengo Azpeitiko Gau-Txori argazki rallya, 25 partaideren parte-hartzearekin. Lehiakideen artean Adiel Zabala zegoen, sailkapeneko bigarren postua lortu duena.
Parte-hartzaile gehienak Gipuzkoako hainbat herritatik etorriak izan ziren, baina Bizkaitik ere izan zen ordezkaritzarik. Guztiak Azpeitiko kaleetan ibili ziren argazkiak ateratzen, rallyrako zehaztutako bost gaiak oinarri hartuta: kaldereroak, kontrapikatua, jateko tresnak, sua eta eraikina.
Pilar Aguayo, Fernando Anza eta J.L.G. de Madinabeitia argazkilariek osatutako epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, Adiel Zabala bigarren postuan sailkatu da, 104 punturekin. Bere sormenagatik eta teknikagatik 100 euroko saria eta garaikurra jaso ditu.
Lehenengo postua erdiesti duena, berriz, Josu Altzelai legazpiarra izan da, ama zestoarra duena. 115 punturekin, 150 euroko saria eta garaikurra eskuratu ditu.
Jarraian ikus ditzakezue Adiel Zabalak bigarrena postua eskuratzeko ateratako argazkiak. Beste parte-hartzaileen argazki bildumak ikusteko egin klik hemen.