Albisteak

Adiel Zabalak Zumaiako Olarro Eguneko argazki rallya irabazi du

Rallyko sari banaketa. Argazkia: Baleike

Adiel Zabalak irabazi du Zumaiako Olarro Eguneko argazki rallya. 37 argazkilarik hartu zuten parte txapelketan: 30 helduk, eta 16 urtetik beherako zazpik. Argazkilariek bost gaien inguruko argazkiak atera behar izan zituzten: Euskaraldia, begirada, itsasontzia, eskuz egina eta Olarro Eguna 2022.

Urte bikaina izaten ari da Zabala argazki lehiaketetan. Izan ere, Azpeitiko Udaberriko rallyan eta Soraluzeko XXXII. Kontrargien  rallyan ere lortu zituen sariak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide