Albisteak

Adiel Zabalaren argazki erakusketa ikusgai Azpeitian

Argazkia: Adiel Zabala

Adiel Zabalak Europan zehar egindako bidaietan ateratako argazkiekin osatutako erakusketa ikusgai dago Azpeitiko Betharram erakusketa aretoan. Kalea eszenatoki duten 40 bat argazkik osatzen dute Street photo izeneko erakusketa. Datorren maiatzaren 2ra bitartean izango da erakusketa bisitatzeko aukera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide