Albisteak
‘Adin-adin’ bertso saioa San Juan egoitzara iritsiko da abenduaren 11ean
— 2018-11-09Gipuzkoako Foru Aldundian eta Lanku kultur zerbitzuek laugarren urtez antolatutako ‘Adin adin’ bertso saioa San Juan egoitzara iritsiko da datorren abenduaren 11ean. Egitasmoaren helburu nagusia, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea da, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz. Guztira, 14 saio egingo dira, lurralde osoko hainbat herritan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide