Albisteak

[ADINEKOEN TXOKOA] Eguzki Iraolagoitiari elkarrizketa

Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko bi hitzaldi eskaini zituen joan den hilean Zestoan. Martxoko zenbakiako “Adinekoen txokoa” atalean Iraolagoitia elkarrizketatu dute:

Aurretiazko Borondateen Dokumentua izan duzu gaia.
Bai, hala da. Heriotza, bizitzaren azken etapa da. Zenbait gauza ezin dira aurrez erabaki eta beste zenbaitek hausnarketa eskatzen dute. Norbanakoaren desio eta balioak kontuan hartzea oso garrantzitsua da. Hitzaldiaren helburua ez zen dokumentua egitera bultzaraztea, heriotzaz modu askeagoan hitz egitea baizik, eta gure bizitzaren bukaera ahalik eta modu duinenean gauzatzea. Zaintza Aringarrietan (Paliatiboak) lana egiten dugunok pertsona artatuentzat gertutasuna zein garrantzitsua den egunero frogatzeko aukera izaten dugu.

Hitzaldi hauek kanpaina baten parte dira?
Ez. Gu ari gara gai hau lantzen. Nik neuk herrikideak ezagutzen ditut eta hitzaldia haiei eskaini nahi nien. Lagungarria izango zela espero dut.
Bejon dizula!

Eta noiz erabaki zenuen departamentu horretan sartzea?
Kasualitatea izan zen. Nik espezialitate moduan Onkologia egin nuen. Zaintza Aringarrietan mediku faltan zebiltzan egun batean, laguntzera joan behar izan nuen. Benetan gogorra izan zen. Ikasketetan komunikazioa ez da lantzen eta albiste txarrak ematea kudeatu behar duzu derrigorrez. Gai horri sakon heldu behar niola orduan konturatu nintzen.

Gaiz aldatuta. Medikuntza aukeratu beharrean, beste ikasketa bat aukeratu beharko bazenu, zein aukeratuko zenuke?
Enpresaritza.

Irabazten atera gara!

Pentsionistak Martxan taldea

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide