Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Adonis-Aitzol bikoteak 2017ko Txokoko Txapelketako finala irabazi du ostiral honetan Jon-Josu bikotearen aurka. 30-17 izan da partidako emaitza. Partida gogorra jokatu dute lau pilotariek nahiz eta galtzaileak 17 tantoan gelditu.
Txapelketako hirugarren postua Ander-Hektor bikoteak lortu zuen duela astebete. Txapelketa maiatzaren 25ean hasi zen 16 bikoterekin eta ordutik ligaxka eta kanporaketak jokatu dira, uztailaren 7an amaitu den arte.
Naroa-Maddi eta Alaitz-Eneritz bikoteek jokatu dute jaialdiko lehen partida. Alaitz-Eneritz bikotea izan da garaile 22-16 emaitzarekin.
Hemen dituzue pilota partidetako argazki batzuk:
IRUZKINDU