Albisteak

Ados Pilota klubak antolatzen duen txapelketan parte hartuko du Naroa Agirrek

Gaur hasiko da Ados Pilota klubak antolatzen duen binakako txapelketa nagusia. Promozio eta lehen mailako 24 pilotarik hartuko dute parte, eta horien artean izango da Naroa Agirre pilotari arroarra Goirui Zabaleta leitzarrarekin batera.

Berako pilotalekuan jokatuko dira txapeletako estreinako partidak, arratsaldeko 18:00etan hasita. Agirrek eta Zabaletak aurreneko hitzordua izango dute gaur, Etxebeste eta Capellanen aurka. Txapelketak bi hilabete iraungo ditu, eta final handia martxoaren 5ean jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan.

Zailtasunak

Iaz EITBk telebistaz  eskaini zituen partidak, baina aurten ezezkoa eman du telebistak. Ondorioz, klubak Eusko Labelekin hitzartuta zuen babesletza ere bertan behera gelditu da. Klubeko kideek azaldu dute erabaki hori  “justifika ezina eta lotsagarria” dela.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide