Albisteak

Ados Pilota klubaren Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdia jokatuko du Naroa Agirrek

Finalerdiko pilota aukeraketa (Argazkia: Eduardo Agirre)

Ados Pilota klubaren Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdia jokatuko du Naroa Agirre zestoarrak. Datorren larunbatean izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00etan hasita, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Bi lehia ikusteko aukera izango da: promozio mailakoa eta lehen mailakoa. Agirrek lehen mailako finalerdia jokatuko du Goiuri Zabaleta bikotearekin, Ainhoa Ruiz de Infante eta Oihana Orbegozoren aurka. Promozio mailako finalerdian, berriz, N. Galeano eta Arrastia, Aranburu eta Ibarrolaren aurka arituko dira. Jaialdirako sarrerak eskuragai daude Ados Pilota klubaren webgunean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide