Albisteak

Ados Pilotaren Binakako Txapelketako partidak jokatu dira gaur Zestoan

Gaur arratsaldean jokatu dira Ados Pilotaren Binakako Txapelketako bi partidak Zestoako frontoian. Jardunaldia 17:00etan hasi da, promozio mailako eta lehen mailako neurketekin.

Promozio mailako partidan, Sagardui–Etxeberria bikoteak 22-13 irabazi dio Iriarte–Ernaga bikoteari. Ondoren, lehen mailako partidan, Gomez–Agirre bikotea nagusitu da 22-18 emaitzarekin, Aranburu–Mendiburu bikotearen aurka.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide