Albisteak

Afizionatuen arteko pilota partidak jokatuko dira Amabirjin egunean

Zestoako Pilota Elkarteak afizionatuen arteko pilota partidak antolatu ditu Amabirjin egunerako. Garai bateko ohitura berreskuratu nahian dabil taldea eta udalaren laguntza izan dute partidak antolatzeko. “Jakinekoa da garai batean gure pilotaleku zaharrean herriko jaietan egunero izaten zirela pilota partidak” azaldu dute antolatzaileek.

Irailaren 8an, zezenketa amaitu ondoren hasiko da jaialdia. Gazteen artean, Odriozola eta Alonso, Olaizola eta Elosegiren aurka arituko dira. Nagusietan, berriz, Adonis eta Aranguren, Juaristi eta Uzkudunen aurka.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide