Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Antzerki astea

Aurtengo ZAA! 2019 berrikuntzekin dator. Ekainaren 24tik 30era bitartean, Zestoako herritarrek lau antzezlan desberdinez gozatzeko aukera izango dute. Honetaz gain, euskal arte eszenikoen munduan murgildurik dauden hainbat profesionalekin mahai inguru bat antolatuko da, antzezlanen ostean antzerki foruak antolatuko dira eta doako antzerki klase bat eskainiko da herritar orok parte hartu dezan.

Narrondoko San Kristobalak

19:30. Suziriak jaiei hasiera emateko. Desafioa: “Oikiako Peio” astoarekin eta Itziarko “Jun o lehertu” giza proba taldea. 21:00. Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariak, Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaiturik. Jarraian erromeria. Menua: Entsalada mistoa, bakailaoa-tomate, piperrak eta txuleta. Postrea; flana izozkiarekin, kafea eta kopa, 30 euro. Izen ematea: 648 828 298...