Albisteak

“Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi” Liburua idatzi du Pako Aristik

Ekainaren 5ean Pako Aristiren “Uztapide eta Xalbador, bi lagun mugaz gaindi” liburuaren aurkezpena egingo da. Ekitaldia, Donostiako Udal Liburutegian izango da goizeko 11:30ean.

Aurkezpenera Pako Aristi egilea, Urepeleko alkatea, Xole Aire, Zestoako alkatea, Mikel Arregi eta Erein argitaletxeko IƱacio Mujika joango dira. Uztapide eta Xalbador bertsolarien arteko adiskidetasun sakona kontatzen duen liburu honek, bertsozaleentzat zein tradizio hori ezagutzen ez dutenentzat irakurketa izango dela agintzen du.

Euskal Herriak eman dituen bertsolaririk handienetakoak, euskal kulturaren erraldoi bilakatu dira. Bien tartean muga bat egon arren, eta bi euskalkitan kantatu arren, elkar osatu zuten hogeita hamar urtez iraun zuen adiskidantza baten bitartez. Haien ereduari jarraituz, orain bi herriak, Zestoa eta Urepele, senidetu egin dira eta horren emaitzetako bat da liburu hau.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide