Maiatza 2024
— 2024-06-27260. zenbakia ikusi hemen
Zestoako Sarek deituta, "Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde" 500 km baietz. Uztailak 11 arratsaldeko 15:30etatik 19:30etara plazan.
Gure baratza homeopatiarekin tratatzen ikasteko hitzaldia: haziak, gaixotasunak,... Hizlaria: Niurka Meneses, Zientzietan doktorea. Liburutegi azpiko gela antolatzailea: Mizelio Zestoa
HAPO aurrerakinaren aurkezpena, Zestoako Udaletxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Arratsaldeko 19:00etan hasita, bigarren udako batzordea egingo da uztailaren 15ean Kultur Etxe atarian.
Bingo herrikoia egingo da arratsaldeko 19:30ean. Herriko produktuak osatuko dute saria.
22:00etan 'Erradikalak ginen' emanaldia egingo da Joxe Migelen plazan. Ekintza hau M8aren harira egitekoa zen, baina konfinamendua zela eta bertan behera utzi behar izan zen, orain ere, Arroako Talde Feministak...
Egun osoko ikastaroa. 65 euro bazkaria barne. Goizeko 10:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko izena eman behar da; 609 861 703 edo sara@saraletamendia.eus
19:00etan bertso musikatua. Eli Pagola, BeƱat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz eta Jokin Bergara. Gai-jartzailea: Maddi Gallastegi Musikariak: Garikoitz Otamendi (biolina) eta Araitz Bizkai (gitarra)
Zestoako erdigunean ibilbide historikoa egingo da San Ignazioren garaiko ondarea eta Santuari dauden erreferentzia zuzenak nabarmenduz. Lili jauregiko bisita antzeztuan ere parte hartuko da. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Zestoako udaletxetik.